AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

1.500 euroko isunak jarri dizkiete EHEko bi kideri

Euskararen aldeko margoketa bat egiteagatik epaitu zituzten ostiralean, Baionan. Ezin izan zuten deklaratu, ez zietelako euskaraz hitz egiten utzi.

Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) bi kideri ostiralean egin zieten epaiketa Baionan (Lapurdi), joan den abenduaren 3an, Euskararen Egunean, euskararen aldeko pintaketa bat egiteagatik. Justizia euskararentzat margotu zuten Baionako epaitegi kanpoko horma batean, eta, hain zuzen ere, bertan epaitu zituzten herenegun. 1.000 euroko isuna ezarri zioten bati eta 500 eurokoa besteari, gibelatzearekin.

Akusatuek ezin izan zuten epailearen aurrean deklaratu, ez baitzieten euskaraz mintzatzeko aukerarik eman, eta erdaraz deklaratzeari uko egin zioten biek, euskaraz aritzeko eskubidearen defentsan. Hainbat minutuz eztabaidatu ostean, epaileak polizia-agenteei eskatu zien aretora sartzeko, epaituetako bat kanpora zezaten; azkenean, biek alde egin zuten, eta haiek bertan izan gabe egin zuten epaiketa.

Ostiralean hainbat pertsona bertaratu ziren auzipetuei babesa ematera, eta elkarretaratze bat egin zuten auzitegi aurrean, epaiketa hasi baino lehen. Horren aurretik, apirilaren 6an, manifestazio bat izan zen Baionan bertan, EHEk deituta: Justizia euskararentzat. Justizia euskaldunontzat lelopean mobilizatu ziren ehunka pertsona.

Donostiako Zentro Sozialistaren II. urteurrena ospatu dute
Bi urte dira Donostiako Kontseilu Sozialistak espazioa ireki zuela Egian, eta atzo izan ziren urteurreneko ospakizun ekimenak.