AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

10 urteko neska bati eduki sexualeko irudiak eskatu dizkio gizon batek

Tolosan atxilotu dute 26 urteko gizonezkoa, haurraren gurasoek mezu bidezko elkarrizketa bat ikusi ondoren.

Gaur jakinarazi dutenez, 26 urteko mutil bat atxilotu dute Tolosan (Gipuzkoa), 10 urteko neska bati eduki sexualeko irudiak bidaltzeko eskatzeagatik. Gizonezkoak kontu anonimo baten atzean ezkutatuta hitz egin du haurrarekin, bat-bateko mezularitza aplikazio baten bidez. Izaera sexualeko elkarrizketak izan dituzte, eta irudi sexualak trukatu dituzte.

Neskaren gurasoek elkarrizketetako bat ikusi zuten, eta salaketa bat jarri zuten. Geroago atera zen argitara eduki sexualeko argazkiak ere bidali zizkiotela elkarri umeak eta gizonak.

Gizonak erabiltzen duen kontu anonimoa ikertu eta nor den topatzean atxilotu dute. "Adingabeak galbidean jartzea" leporatzen diote.

Madrilgo hainbat mugimendutan, beste polizia-infiltrazio kasu baten berri eman dute
Polizia-agente batek hainbat urtez espiatu ditu Madrilgo zenbait mugimendu; besteak beste, Amak Errepresioaren Kontra taldea eta errepresioaren kontrako askotariko mugimenduak.