AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

100 egun baino gehiago daramatzate greban Iruñeko Moreako H&Mko langileek

2009tik hona, langileen erosahalmena %23 jaitsi da, eta greba mugagabean daude abenduaren hasieratik. H&M kateak, oraingoz, ez du langileen baldintzak hobetzeko proposamen zehatzik egin.

Iruñeko (Nafarroa) Morea merkataritza-guneko H&M dendako langileek 100 egunetik gora daramatzate greba mugagabean. Hamabost urte dira euren lan-baldintzak izoztuta daudela, eta, azaldu dutenez, euren erosahalmena %23 jaitsi da 2009. urtetik hona. Hortaz, grebara jo zuten Moreako saltokiko beharginek iazko abenduaren 9an, enpresa negoziatzera eser zedila eta langileen baldintzak hobetzeko konpromisoak har zitzala exijitzeko. Momentuz, ordea, H&Mk ez du lan-baldintzak hobetzeko inolako proposamen zehatzik egin.

Langileen aldarrikapen nagusiak dira soldatak igotzea, igandeetan eta jaiegunetan H&M ez irekitzeko neurriak hartzea, lanaldien partzialtasuna murriztea eta online salmentak lanpostuak ez suntsitzea.

Langileek duela bi aste bete zituzten 100 egun greban, eta, horren harira, protesta bat egin zuten Nafarroako Enpresa Konfederazioaren (CEN, gaztelerazko sigletan) egoitzaren aurrean. Negoziazioa orain! aldarrikatu zuten berriz, ehungintza sektoreko nahiz enpresa-esparruko konpromisoei erreferentzia eginda.

H&Mk "emaitza ekonomiko bikainak" izan ditu azken urteetan, ELA sindikatuaren esanetan. Antza, 20 milioi euroko irabaziak banatu ditu dibidenduetan.

Hemezortzi langile dira Moreako dendan, eta soilik zortzi aritzen dira lanaldi osoan; gainontzekoek lanaldi erdiko kontratuak dituzte. Lanaldi osoko beharginek hilabetean 1.000 euro inguruko soldatak dituzte, eta lanaldi erdikoek, beraz, 500 euro ingurukoak.

Lurraren Altxamenduak "desegiteari" ekingo dio Frantziako Gobernuak
Sainte-Solinen izan ziren liskarren ostean etorri dira Barne ministroaren adierazpenak. Urtegi erraldoi baten kontrako protesta horretan, ehunka pertsona zauritu zituzten polizia-indarrek, eta koman daude zaurituetako bi.