AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

100 egun daramatza espetxean Pablo Gonzalez kazetariak

Behin-behineko espetxealdia luzatu diote nabarniztarrari, eta inkomunikatuta jarraitzen du. "Argi geratu da Europar Batasunaren ustezko oinarri demokratikoek ez dutela informatzeko eskubidea bermatzen", salatu du Busturialdeko Kontseilu Sozialistak.

100 egun baino gehiago daramatza atxilo eta inkomunikatuta Pablo Gonzalez kazetariak, Polonian. Otsailaren 28an atxilotu zuten Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugatik gertu, espioi modura Errusiaren alde aritzea leporatuta; kazetaritza-lanetan ari zen. Handik lau egunera kartzelaratu zuten Rzeswów-en, eta Varsoviatik 100 kilometrora dagoen presondegi batera mugitu zuten apiril bukaeran. Izatez, hiru hilabeteko behin-behineko espetxealdia ezarri zioten, baina Poloniako fiskaltzak hala eskatuta, kartzelaldi hori luzatzea erabaki zuen maiatz amaieran Przemysl eskualdeko auzitegiak.

Hortaz, gatibu jarraitzen du nabarniztarrak, eta oraindik ez dute zehaztu noiz epaituko duten. Antza, espioitza delitu bat egozten diotenez, hamar urterainokoa izan daiteke jar diezaioketen zigorra.

Preso edukitzeaz gain, inkomunikatuta daukate Gonzalez. Bere senideek maiatzaren 31n jaso zuten bere aurreneko gutuna, baina oraindik ez dute hitz egiterik edota aurrez aurre egoterik izan. Bere konfiantzazko abokatuarekin egoten ere ez diote utzi kazetariari.

Atxiloaldiaren 100. eguna bete dela-eta, Europar Batasunaren zentsura salatu du berriz Busturialdeko Kontseilu Sozialistak: "Argi geratu da Europar Batasunaren ustezko oinarri demokratikoek ez dutela informatzeko eskubidea bermatzen". "

Emakume bat hiltzen saiatu da bere bikotekidea, Bilbon
Bizitoki modura erabiltzen zuten lokalari su eman zion gizonak joan den apirilean, eta erredura larriekin ospitaleratu zuten emakumea, baita bere alaba ere. Oraintsu atxilotu dute erasotzailea.