AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

108.648 langile baino gehiagori eragin diete aldi baterako lan-erregulazio txostenek Hego Euskal Herrian

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian 98.000 langiletik gora daude aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean, eta Nafarroan, 10.648.

Covid-19 birusak sortutako krisia dela-eta, Hego Euskal Herrian ere milaka langileren lanpostuak daude jopuntuan. Lanaldia murriztu diete askori, edota kaleratuak izan dira beste asko, aldi baterako lan-erregulazio txostenen bidez. Guztira, 108.648 baino gehiago dira Hego Euskal Herrian dosier horien eraginpean dauden langileak.

Krisialdi honetan aldi baterako lan-erregulazio bidez kaleratu dituzten pertsona kopuruak gainditu egin du 2009ko krisiaren testuinguruan kanporatutakoen kopurua. Orduko hartan, 106.000 langile inguru izan ziren kaleratuak.

Jantokien kasua

Covid-19aren hedapena hasi zenean, azpikontratu bidez Hego Euskal Herriko ikastetxeetan lan egiten duten pertsonak kaleratu zituzten aldi baterako erregulazio txostenen bidez; izan ere, Espainiako Gobernuak alarma egoera dekretatu aurretik, lehenik Arabako ikastetxe zentroak eta ondoren Gipuzkoa eta Bizkaikoak itxi egin zituzten.

Lan Agintaritzak, baina, EUREST enpresak aurkeztutako dosierra errefusatu du; EUREST da EAEko ikastetxe publikoetako jantoki zerbitzua kudeatzen duen enpresa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azpikontratatuta.

Apirilean 30 urte beteko dituzte espetxean Jakes Esnalek, Frederic Haranburuk eta Ion Parotek
1997. urtean bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri zieten hiru preso politikoei, Frantziako Estatuan. Apirilaren 4an beteko dituzte 30 urte giltzapean; 1973. urteko zigor kodearen arabera, preso orok gehienez 30 urte egin ditzake espetxean. Orain arte, behin eta berriro ukatu zaie baldintzapeko askatasuna hirurei.