AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

11 izan daitezke Iruñean atxilotutako sindikalistak

Antza, garbiketa sektoreko lan-protesten harira atxilotu ditu hainbat lagun Espainiako Poliziak. Aske leudeke jada atxilotuetako bi.

Espainiako Poliziak LAB sindikatuko hainbat kide atxilotu ditu gaur Iruñean (Nafarroa). Oraindik kopuru zehatzik jakinarazi ez bada ere, 11 izan daitezke gaur atzemandakoak. Nafarroako garbiketa sektoreko protestekin lotuta gauzatu dituzte atxiloketak polizia-indarrek; dirudienez, garbitzaileen protesten harira hilabete honetan egin diren bi ekintzetan parte hartzea egozten diete atxilotuei. ISN enpresaren kamioi batera igo eta N-121 errepidea moztea izan zen ekintzetako bat, eta CEN patronalaren egoitzan egindako salaketa ekintza bat, bestea.

Goizean izan dira atxiloketak, eta LABek azaldu duenez, kideetako bi aske leudeke dagoeneko. Bestalde, jakinarazi du 11:00 aldera irtenarazi dituztela polizia-etxetik atxilotuetako batzuk, antza, autoetan sartu eta auzitegira eramateko.

Ertzaintzaren jarrera errepresiboa salatu dute Legazpin, larunbateko gertakarien harira
Legazpiko parke batean zeuden gazteen aurka oldartu zen Ertzaintza larunbatean, eta 19 urteko gazte bat eraman zuen atxilo. Gaur elkarretaratzea egin dute hainbat eta hainbat bizilagunek, poliziaren gehiegikeria salatzeko. "Zipaioek orokorrean, eta bereziki gazteengan, betetzen duten jardun errepresiboa" gaitzetsi du Legazpiko Gazte Asanbladak, baita horretarako daukaten "inpunitate osoa" gaitzetsi ere.