AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

11 lagun epaituko dituzte Bilbon, Voxen kontrako protesta batzuei lotuta

Voxek ekitaldi bat antolatu zuen San Frantziskon 2020ko ekainean, eta ehunka lagunek egin zuten protesta. Ertzaintza, orduan ere, manifestarien kontra oldartu zen. Horren harira epaituko dituzte orain 11 pertsona.

Aste honetan, 11 pertsona epaituko dituzte Bilboko (Bizkaia) epaitegietan, Voxen kontrako protesta baten harira. Bihar hasiko dira epaiketa saioak Bizkaiko Probintzia Auzitegian, eta elkarretaratzera deitu dute: auzipetuekin elkartasunez, bihar, 09:30ean epaitegi aurrean mobilizatzera deitu dute.

2020ko ekainaren 19an Bilboko San Frantzisko auzoan izandako istiluengatik jo dute 11 lagun horien kontra. Egun horretan, Vox alderdiak ekitaldi bat egin zuen San Frantziskon, eta jende ugari bertaratu zen faxisten kontra protesta egitera: ehunka lagun batu ziren. Beste behin ere, faxistak babestu zituen Ertzaintzak.

Mitinaren ostean, gainera, manifestarien kontra hainbatetan oldartu zen Polizia: istiluak eragin zituen, eta pertsona bat atxilotu zuen. Gertakari horien harira izango dira aste honetako epaiketa saioak.

Bost urtean, ia bikoiztu egin da seme-alabarik eduki nahi baina ezin duten gazteen kopurua EAEn
Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.