AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

11 urteko haur transexual bat eraso dute Iruñean

Transexuala izateagatik iraintzeaz gain, eraso fisikoa egin zioten beste lau adingabek, Iruñeko parke batean.

Naizen transexual adingabeen gurasoen elkarteak eman du gertatutakoaren berri. Aurreko igandean, otsailaren 7an, lau adingabek 11 urteko haur bati eraso egin zioten Iruñeko (Nafarroa) parke batean: transexuala izateagatik iraindu zuten lehenengo eta, gero, lurrera bota eta ostikoka jo zuten. Lekuko batek gelditu behar izan zuen erasoa.

Eragindako lesioen partea jarri ostean, erasotzaileen aurkako bi salaketa jarri dituzte adingabearen senideek; lesioengatik bata, eta gorroto delituagatik bestea. Azaldu dute, orain, kalera irteteko beldur dela 11 urteko gaztea,

Emakume bat erail du haren senarrak, Sestaon
56 urte zituen emakumeak, eta indarkeria zantzuekin topatu dute haren gorpua. Antza, senarrak hil du, eta bere buruaz beste egin du gero.