AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

110 urteko beste zigor bat jarri diote Itxaso Zaldua preso politiko ohiari

Hiru ekintzarekin lotuta kondenatu dute berriz hernaniarra. Hamabost urte egin ditu preso jadanik, Frantziako nahiz Espainiako estatuetako espetxeetan. Mikel Karrera preso politikoa absolbitu egin dute kasu honetan.

Irailean deklaratu behar izan zuten Itxaso Zalduak eta Mikel Karrerak Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAk 2002an egindako hiru ekintzari lotuta: Zaragozako Corte Inglés saltokiaren kontrakoa, eta Nafarroako bi enpresaren aurkakoak. Karrera preso politikoa absolbitu egin dute prozedura honetan, froga faltagatik, baina izugarrizko zigorra jarri diote Zaldua preso ohiari: 110 urtekoa.

Hernaniarra denbora luzez eduki dute preso dagoeneko, bai Frantziako Estatuan, bai Espainiako Estatuan. 2005etik 2017ra bitartean izan zuten gatibu Frantziako kartzeletan, eta han ezarritako kondena osorik beteta geratu zen aske. 2020an, baina, berriz atxilotu eta espetxeratu zuten, Espainiako Estatuan berriz zigortzeko asmoz.

Hiru urteko kartzelaldiaren ostean, iaz utzi zuten aske. Izan ere, Madrilen epaitu zuten Aragoiko PPko

Sestaoko Txirbilenean bizi diren pertsonak jazartzen ari da Polizia
Desalojo arriskuan dago Txirbilenea, eta udaltzainen jazarpena jasaten ari dira bertan bizi diren pertsona migratuak. Hainbatetan identifikatu dituzte azken egunetan.