AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'12.2 aldatu, erabakia edonoiz' lemapean, ikasle ugari batu ditu UIBk EHUko hainbat campusetan

12.2 artikulua aldatzea eskatu dute ehunka ikaslek EHUko campusetan, modu horretan, etengabeko ebaluazioa edozein unetan eten ahal izateko. Unibertsitateko Indar Batasunak egin du gaurko mobilizazioen deialdia, ikasleen baldintzen hobekuntzan aurrerapauso bat eman asmoz.

Artikulu honen arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azterketa deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek, irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago erabaki behar dute, hori baita araudiak behartzen dien epe muga. Atzo eman zion amaiera UIBk artikulua aldatzeko abiatu zuen sinadura kanpainari.

Gaurkoan, artikuluaren aurkako deialdiak ehunka ikasle batu ditu Euskal Herriko hainbat campusetan burutu diren mobilizazioetan. 12:45ean abiatu da manifestazioa Gasteizen, Elurretatik; 13:00etan Leioako Campuseaan; eta, 14:00etan Donostian, Ibaetako aulariotik.

Esklabetako “eraikin sozialaren” proiektua aurkeztu dute Azpeitian
Bideo baten bidez aurkeztu du Azpeitiko Krisiaren Seme-Alabak Taldeak Esklabak; eraikinaren ezker hegalean kokatzen den langile kontrolpeko espazioan garatu asmo duen proiektu etiko eta politiko autogestionatua. Espazio horretan, herrian zein eskala handiagoan krisi kapitalistak eragindako emergentziazko egoerei aurre egiteko proiektuak antolatzea bilatzen dute, zapalduen elkartasun eta batasun printzipioei jarraiki. Azken helburua: osotasun sozial berri bat sortzea.