AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'12.2 aldatu. Erabakia edonoiz' manifestazio nazionala, bihar Gasteizen

Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, manifestazio nazionala egingo dute bihar, 13:00etan Gasteizko campuseko Triangelutik hasita. 12.2 artikulua aldatzeko eskaera kaleratuko dute ikasleek, baita "ikas baldintzak langileen interesera" jartzeko aldarrikapena ere. Biharko indar erakustaldiaren bidez, ikasleen eta unibertsitate esparruko gainontzeko langileen eskubideak borrokatzeko "baldintza egokiak" sortu nahi ditu UIBk.

12.2. aldatu. Erabakia Edonoiz dinamikaren baitan egingo dute biharko mobilizazioa. Azken asteetan egindako beste hainbat ekimen arrakastatsurekin batera –7000 sinadura bildu zituen artikuluaren aurka-, unibertsitate esparruko langileriak “modu bateratuan” erantzuteko aldarria zabaldu dute. “Gu guztion indarrak batu behar ditugu eta ozen oihukatu 12. 2 artikuluaren deuseztatzeko beharra dugula”. Horretarako, bihar eguerdiko 13:00etan egingo den mobilizazio nazionalerako dei egin dute: “gure aldarriarekin bat egiten duen orori dei egiten diogu bertaratu dadin”. UIB-k gaineratu du biharko mobilazioaren bidez, 12.2.artikulua bertan behera “ahalik eta azkarren” geratzea dutela helburu.

Horretarako, biharkoa “indar erakustaldia” izan dadin nahi dute. Izan ere, azken asteetan lanketa lokalak aurrera eraman badituzte ere, argi daukate nazionalki baterajotze bat egiteak berebiziko garrantzia duela. UIB eragile nazionala izanik, bere gaitasunak “nazionalki egikaritzeko” ahalmena izan behar duela adierazi dute. Era berean, argitu dute “presioa eragiteko gaitasuna” biderkatu nahi dutela biharko deialdiarekin.

Argi daukate 12.2. artikuluaren ondorioz ikasleek euren ikasketak aurrera eramateko autonomia galtzen dutela, “erabat dependente eta sumiso bihurtzeraino”. Hala ere, 12.2 artikulua bertan behera uztea helburu orokor baten baitan kokatzen dute: “ikasleen eta unibertsitate esparruko langileen eskubideak borrokatzeko” baldintza egokiak sortzean, hain zuzen ere. Ikas baldintzen aurkako neurri jakin baten baitan abiatu badute ere euren ibilbidea, argi daukate “soilik unibertsitateko langile espresio ezberdinen arteko elkartasuna antolatuta” lor dezaketela “ikas baldintzak langileen interesetara” jarri eta unibertsitate esparruko langileen baldintzak hobetzea.

Mobilizaziorako deialdiak

12.2 aldatzearen aldeko manifestaziorako Gasteizera joateko hainbat autobus antolatu dituzte. Leioako campusetik 11:30ean abiatuko da autobusa: tiketak infogunetan eta Antepara tabernan jarri dituzte salgai. Ibaetako Campusetik ere abiatuko da autobusa, ordu berean. Informazio gehiago @UIBnazionala

Gazte Topaketa Sozialistak eginda, GKSk bizitza politikoa sustatzen jarraitzeko asmoa adierazi du
Bizkaiko eta Arabako eskualde ezberdinetako gazte ugari bildu dira Laudion egin berri dituzten topaketetan. Egungo erronka politikoei "ildo sozialistaren baitan modu eraginkorrean erantzuteko bitartekoak" eskaintzea izan dute helburu GKSko kideek.