AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

121 kaleratze adostu ostean, Zamudioko 400 langileri ezarri die aldi baterako lan-erregulazioa ITP Aerok

Aldi baterako kontratua duten 71 langile kanporatuko ditu ITP Aeroko zuzendaritzak, eta aurretiko erretiroa hartzera bihurtu ditu beste 48 behargin, zortzi baja bultzatzeaz gain. Orain, gainera, aldi baterako enplegu erregulazio espedientea ezarri die Zamudioko fabrikan jarduten duten 426 langileri.

Negoziaketen ostean, urriaren erdialdean lortu zuten akordioa ITP Aeroko zuzendaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Hala, adostu zuten Zamudioko (Bizkaia) lantegian 121 behargin kaleratzea, modu mailakatuan: aldi baterako kontratua duten 71 langile kanporatuko dituzte, eta aurretiko erretiroa hartzera behartuko dituzte beste 42 behargin. Horretaz gain, zortzi baja sustatu ditu zuzendaritzak.

Bestalde, azken egunetan jakinarazi dutenez, aldi baterako lan-erregulazio espedientea ezarriko diete orain Zamudion soldatapean aritzen diren 426 langileri. Guztira, 1.200 langile inguru dira fabrikan.

Gose eta egarri greba mugagabea hasi du Iñaki Bilbao preso politikoak
Iñaki Bilbao preso politikoak gose eta egarri grebari ekin dio gaur. Joan den ostiralean utzi zuen irailaren 9an hasitako gose eta komunikazio greba; ospitalean bere nahiaren kontra eduki zutela eta "sueroarekin eta zunda bati konektatuta" egotera behartu zutela salatu zuen. Bilbao, "ahul" baina "determinazio osoz" aurkitzen dela adierazi dute bere gertukoek.