AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

13.507 langabe gehiago Hego Euskal Herrian

Apirilaren amaieran, 179.085 langabetu zenbatu dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Martxoan 14.364 langile sartu ziren langabezian, eta apirilean, 13.507. Araban eta Gipuzkoan hazi da gehien ehunekoa. Bestalde, apirilaren 30eko datuen arabera, Hego Euskal Herrian 202.629 behargin daude aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean.

Espainiako Lan Ministerioak argitaratu ditu jada apirilaren amaierara arteko langabezia datuak. Apirilean 13.507 langile gehiago sartu dira langabezian Hego Euskal Herrian, eta beraz, 179.085 langabetu zenbatu dituzte guztira. Aurreko hilabetean, martxoa, 14.364 behargin geratu ziren langabezian Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

2019. urteko datuekin alderatuz gero, iazko apirilean baino 30.860 langabetu gehiago kontatu dituzte aurten. Araban eta Gipuzkoan hazi da gehien zenbatekoa, hain zuzen, bederatzi puntu.

Araban 23.403 dira langabetuak, martxoan baino 5.393 gehiago. Bizkaian 78.061 dira, martxoan baino 5.393 gehiago, eta Gipuzkoan 78.061, martxoan baino 5.393 gehiago. Nafarroan, aldiz, 40.442 dira langabeak, martxoan baino 3.077 gehiago.

Zerbitzuen sektorean eragin du gehien langabeziak, azken hilabetean langabezian sartu zirenetatik 10.097 baitziren sektore horretakoak. Industria arlokoak ziren beste 1.734. Generoari erreparatuz gero, langabeen artean 98.784 dira emakumezkoak, eta 80.301 gizonezkoak.

202.629 langile

Bestalde, apirilaren 30ean jasotako datuen arabera, 202.629 behargin daude aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean Hego Euskal Herrian: 72.959 Bizkaian, 51.801 Gipuzkoan, 49.757 Nafarroan, eta 28.112 Araban.

Langile bat eraila Luiaondoko mendietan, pinu batek kolpatuta
40 urteko beharginak basogintza enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, eta Luiaondoko mendietan lanean ari zela, pinu bat erori zaio gainera. Kolpearen ondorioz hil da, eguerdi aldera.