AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

150.000 langabetik gora daude egun Euskal Herrian

149.900 langile langabezian daudela aditzera ematen dute INEren eta Inseeren datuek; hala ere, Lanbideren eta Nafar Lansarearen datuen arabera, altuagoa da erregistratutako langabezia tasa.

INEren eta Inseeren datuek diote Euskal Herrian 149.900 langile daudela langabezian une honetan. Erregistratutako langabezia tasa %10era iritsi zen aurreko urteko azken hilabeteetan, eta INEren inkesten arabera, Hego Euskal Herrian 22.500 langilek galdu zuten lanpostua 2019tik 2020 amaierara bitartean.

Dena den, SEPEren datuek langabezia tasa altuagoak adierazten zituzten iazko abenduan: Lanbiden eta Nafar Lansarean 17.964 pertsona zeuden langabe gisa izena emanda, eta 184.824 ziren enplegu bila ari zirenak.

Langabezia tasa: lurraldeak, generoa eta kontratuen nolakotasuna

Lurralde historiko bakoitzari erreparatuta, Arabak —%10era iritsi da langabezia tasa—, Nafarroak —%11,6— zein Bizkaiak —%11,8— dituzte tasarik altuenak. Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian %7 inguruan dago ehunekoa.

Lanaldiei dagokienez, kontuan hartu beharra dago lanaldi partzialak direla %15,5 —%84,5, aldiz, lanaldi osoak— eta, gainera, lanaldi horietan aritzen direnen artean emakumeak direla gehiengoa (%80,2).

Kontratuen nolakotasuna ere azpimarragarria da, 2020ko kontratuen %92,1 aldi baterakoak izan baitira. 2008ko datuekin alderatuz, kontratu kopuru osoa antzekoa da, baina 18.000 kontratu inguru finkoak ziren orduan.

Langile bat zauritu da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan
11:30ean izan da istripua, Benta Berrin (Donostia, Gipuzkoa). Langilea tunel batetik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta Donostiako ospitalera eraman dute.