AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

160.000 guardia zibilen eta militarren nortasuna filtratu dute

Hiru datu-base eskuratu eta argitaratu dituzte atari batean. Milaka guardia zibil, militar eta Defentsa Ministerioko funtzionarioak daude jopuntuan: haien izen-abizenak eta e-mail helbideak lortu dituzte.

Filtrazio masibo bat ikertzen ari da Espainiako Gobernua, Defentsa Ministerioari eta Barne Ministerioari lotutako 160.000 funtzionarioren nortasuna filtratu baitute nolabait. Zibererasoen eta segurtasun-akatsen ondorioz eskuratutako informazioa partekatzeko foro batean eskaini dute informazioa: dozenaka milaka guardia zibil, militar eta Defentsa Ministerioko funtzionarioak jarri dituzte jopuntuan, haien izen-abizenak eta e-mail helbideak kontrolatzen baitituzte.

Itxura denez, hiru datu-base lortu dituzte guztira. Horietako bi Guardia Zibileko agenteei buruzkoak omen dira, 109.000 informazio-lerrorekin, eta hirugarrena Defentsa Ministerioari lotutakoa da, 84.000 informazio-lerro barne hartzen dituena. Indar Armatuek eta Guardia Zibilak iazko apirilean aitortu zuten zibereraso bat jasan zuela euren hornitzaileetako batek (militarrei eta guardia zibilei osasun-azterketak egiten dizkien enpresak, Medios de Prevención Externos Sur) eta funtzionarioen nortasunaren inguruko informazio bat geratu zela ikusgai. Enpresak berak esan zuen, izen-abizenez eta e-mail helbideez gain, bestelako hainbat datu ere lortu zituztela agian erasoan: lanpostuak, telefono zenbakiak eta abar.

Ohartarazi dute guardia zibilei eta militarrei buruzko informazio horrek ahalbidetzen duela haiei nolabaiteko eraso pertsonalak egin ahal izatea, esaterako euren nortasuna ordeztuta. Sistema militarrei eta segurtasun-sistemei eraso egiteko phishing kanpainak prestatzea posible egiten du, edo informazioa eman dezake orain arte nortasun publikorik izan ez duten pertsonek kidego armatuekiko duten filiazioari buruz.

Okupazioaren aurkako azken legea salatu dute Zornotzan
EAJ, EH Bildu eta PSOE alderdien egoitzak markatu dituzte, okupazioaren kontrako neurriaren ondorioak seinalatzeko.