AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

18 langile kaleratzeko arriskuan dira Zamudioko Gestmat 3D enpresan

Enpresak 45 langileetatik 18 kaleratzeko asmoa duela ohartarazi dute, kaleratze kolektibo baten bidez.

Zamudioko (Bizkaia) Gestion y Matrices 3D enpresak langileen ia erdiak kaleratzeko asmoa duela ohartarazi dute sindikatuek; 45 langileetatik 18, hain zuzen. Trokelak, matrizeak eta moldeak egiten dituzte Zamudioko enpresa horretan.

Zehazki, kaleratze kolektiborako prozedura hasi dutela jakinarazi dute, eta salatu dute enpresak "langileen antolakuntza eta borroka gaitasuna amaitu" nahi duela neurri "arbitrario" horrekin.

Sakanako Ikasle Abertzaleakek aldarrikapen zehatzak aurkeztu ditu inkestak bete ondoren
"Lan karga gutxitzea", "irakasleek azalpenak emateko prestutasuna izatea", "ebaluazio irizpideak egoerara moldatzea" eta "horien gaineko jakintza izatea" eskatzen du Sakanako Ikasle Abertzaleakek eskualdeko heziguneetarako. Ikasleek betetako galdetegiak izan dituzte oinarri exijentziak zehazterakoan.