AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

19 urteko gazte bat jipoitu zuten irailean Bilboko udaltzainek

Bilboko udaltzainek irailaren 12an egin zioten eraso 19 urteko gazte migratu bati, San Frantzisko auzoaren inguruan. SOS Arrazakeriak taldeak salatu du gertatutakoa, eta gehitu du gaztea bere buruaz beste egiten saiatu zela polizia-etxean zegoenean.

SOS Arrazakeriak erakundeak salatu duenez, irailaren 12an, liskarrean ari zen pertsona talde bat banantzen saiatu zen 19 urteko gaztea, Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko auzoaren inguruan. Ustez, iskanbila horren harira hurbildu ziren haiengana udaltzainak, baina gaztea jipoitu zuten. Ondoren atxilotu egin zuten mutila, eta polizia-etxera eraman zuten.

Udaltzainek gorputz osoan kolpatu zuten, eta lepokoa eta mugikorra txikitu zizkioten, salatu dutenez. 21:00ak aldera eraman zuten polizia-etxera, eta lau orduz izan zuten atxilo bertan. 01:00etan eraman zuten Basurtoko Ospitalera.

Itzuleran, SOS Arrazakeriakek azaldu duenez, bere buruaz beste egiten saiatu zen gaztea, soinean zeraman arropaz baliatuz: "Zuen mina eta izua zela eta, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Udaltzainak konturatu zirenean, arropa kendu zioten eta biluzik utzi zuten. Goizeko 06:00etan hotzez zegoela esan zuen gazteak, eta kamiseta, galtzontziloak eta manta bat eman zizkioten".

07:00etan dokumentu bat sinatzeko eskatu zion itzultzaile batek. Polizia-etxetik ateratzean, lesioen jakinarazpena baino ez zioten eman; ez zuen atxiloketaren agiririk jaso.

Bilboko Portuko zamaketariek greba egingo dute urriaren 9tik 25era
Hitzarmen kolektiboa adosteko bileretan enpresako zuzendariek iruzur egin dietela salatu dute Bilboko Portuko zamaketariek, eta 17 eguneko greba deitu dute.