AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

1931n Ategorrietan eraildako zazpi grebalariak omendu dituzte Oarsoaldeko eta Donostiako Kontseilu Sozialistek

Duela 91 urteko maiatzaren 27an, zazpi grebalari erail eta beste 33 zauritu zituen tiroz Guardia Zibilak; bi Kontseilu Sozialistek ekitaldi politiko bat egin zuten atzo sarraskia izan zen lekuan.

Joan den urtean egin moduan, Ategorrietako (Donostia, Gipuzkoa) sarraskiaren urteurrena dela-eta, ekitaldi politiko bat egin zuten atzo Oarsoaldeko eta Donostiako Kontseilu Sozialistek. Ategorrietako erlojuan elkartu ziren, Haien memoria berreskuratuz sozialismoa eraiki lelopean.

Pasaiako (Gipuzkoa) arrantzaleek haien lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko jo zuten grebara 1931ko maiatzean, eta Trintxerpetik Donostiara martxa bat egiten ari zirela, Ategorrietako erloju inguruan, tiroz egin zuen haien kontra Guardia Zibilak. Zazpi grebalari erail zituzten poliziek, eta beste 33 zauritu.

Donostiako eta Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistek, langile horiek omentzeaz gain, nabarmendu dute halako memoria ariketak ezin direla "folklore hutsa" izan, eta garrantzitsuena dela halako prozesu historikoetatik ikasketa politikoak ateratzea. Ategorrietako erailketei dagokienez, Espainiako Bigarren Errepublikaren eta sozialdemokraziaren konplizitatea salatu dute, bestalde.

Joan den astean, Ategorrietako sarraskiaren inguruko liburuxka bat argitaratu zuten bi Kontseilu Sozialistek, 1931n gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorekin —liburuxka irakurtzeko, egin klik hemen—.

"Beharrezkoa da are eta indar gehiago ezartzea askatasun politikoaren aldeko borrokan"
Sei hilabetez izango dute preso herenegun Itziarren atxilotutako militantea, eta bere absoluzioa exijitzeko mobilizatu ziren atzo Urruñan. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak gogorarazi du lan politikoa egiteagatik zigortu dutela gaztea, eta dio beste behin ikusi dela "estatu kapitalistek militantzia iraultzailea zigortzeko daukaten funtzioa". Gaur arratsaldean Euskal Herriko hainbat txokotan izango dira mobilizazioak.