AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

200.000 langilek baino gehiagok pairatu dituzte lanaldiarekin lotutako gehiegikeriak 2024an

Espainiako Estatuan, ordaindutakoak baino ordu gehiagoz lan egitera behartutako 200.000 langiletik gora identifikatu zituen lan-ikuskaritzak 2024an, aurreko urtean baino %9 gehiago.

Lanaldiarekin lotutako gehiegikeriak berriro ere abusu ohikoenetako bat bezala ageri dira soldatapeko lanaren esparruan. 2024an zehar, Lan- eta Gizarte-Segurantzako Ikuskaritzak 20,2 milioi euroko isunak ezarri zituen lanaldiaren erregistroan atzemandako urraketak zirela-eta, lan-denborari eta aparteko orduei lotuta zehazki. 2023ko 18,6 milioi euroko muga gainditu zen iaz, ia %9ko igoera bat markatuz. Espainiako Lan Ministerioaren menpe dagoen erakunde horrek, gainera, 200.105 langile baino gehiago atzeman zituen arau-hauste horren eraginpean.

Hala eta guztiz ere, kopuru hori urtez urte handitzen ari dela kontuan hartuta, adituek diote kasu errealak askoz ere gehiago izan daitezkeela. Zehazki, 2024rako, ikuskaritzak 9.097 kasu ikertu zituen ordutegi-erregistroari lotuta, eta 1.869 arau-hauste identifikatu zituen hala (ikertutakoen %20,5), 2,99 milioi euroko isunak eraginez. Horri lan-denborarekin eta aparteko orduekin lotutako 38.600 kasu baino gehiago gehitu behar zaizkio. Horietan 13.681 arau-hauste atzeman ziren, eta 17,2 milioi euroko isunak izan zituzten emaitza modura.

Bestalde, 2024ko azken hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestak estimazio bat egin du beharginek kobratu gabe egiten dituzten ordu estrei buruz, Espainiako Estatuan: astean 2,8 milioi ordu, aurreko urtean baino %12,6 gehiago. Azken kalkuluen arabera, lan egindako aparteko orduen %40 ez dira ordaintzen. Gehien kaltetutako sektoreen artean garraiolariak eta biltegizainak daude, 100 langileko, astean 25,3 ordu estra egiten baitituzte kobratu gabe. Finantza-sektoreko langileak ere gertu dabiltza, aparteko 24,7 ordurekin.

Lizarrako Udalaren oztopoen gainetik, adierazpen-askatasunaren aldeko egitarauarekin aurrera egingo du Raimundo El Canasterok
Tramite burokratikoekin gaurko egitaraua trabatu nahi izan du UPNren udalak. Raimundo El Canasterok jakinarazi du, bestalde, balitekeela euren aurkako epaiketa atzeratzea, beste delitu bat leporatu nahi dietelako: "gorrotoa sustatzea".