AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2018an azken sei urteetako zifrarik altuena izan zen lan istripuek eragindako heriotzetan

ELA sindikatuak atzo argitaratu zuen Laneko Ezbeharren Txostena. Bertan mahaigaineratutako datuen arabera, joera gorakorra du lan ezbeharren tasak. Dokumentuan 2018. urtean lan istripu bidez erail dituzten langileen zenbatekoa jaso dute, eta azken sei urteetako zifrarik altuena izan dela azaldu dute. Hala, kopuru horrek %20 egin du gora 2017tik 2018ra. 2018an langileen 67 erailketa zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; horietatik 46 EAEn izan dira, eta 21 Nafarroan.

ELA sindikatuak 2018ko Laneko Ezbeharren Txostena argitaratu zuen atzo, asteartea. Lanpostuetan gertatu diren lan istripuen inguruko datuak emateaz gain, lan istripuen bidez erail dituzten langileen zenbatekoa jakinarazi dute. Datuek ez dute bat egiten Osalan (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) eta Noploi (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren) erakunde publikoek emandakoekin.

ELAren txostenean azaltzen diren datuek ez dute bat egiten iturri ofizialek emandakoekin. Izan ere, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (Noploi) arabera, 2018. urtean 37 hildako izan ziren EAEn eta 10 Nafarroan. Hala, iturri ofizialen arabera, 47 izan ziren lan istripuz eraildako langileak, eta 67 dira ELAk zenbatutakoak.

Sindikatuko kideek salatu dutenez, erakunde hauek ez dute lurraldeko enpresetako eta lantokietako errealitatea “inola ere islatzen” istripuen eta erailketen inguruko estatistikak ateratzean. Hori hiru faktorek eragiten dutela azaldu dute. Alde batetik, istripuak jakinarazterakoan, enpresek iruzurra egiten dutela salatu dute. Bestetik, mutualitateek istripuen eta erailketen tasak itxuraldatzeko legez kontrako praktikak gauzatzen dituztela eta ezbeharrak jakinaraztean langileak “babesgabetasun” egoera batean aurkitzen direla adierazi dute. Azkenik, istripu jakin batzuk, hala nola garraiolariek edota errepidean lan egiten duten langileek pairatzen dituztenak, estatistika ofizialetatik kanpo uzten dituztela salatu dute. Trafiko-istripu gisa jasotzen dituzte horiek.

Era berean, Osalan eta Noploi erakundeei gaixotasun profesionalek eragindako heriotzak ezkutatzea egotzi diete sindikatuko kideek, eta baita laneko gaixotasunei dagokienez, gertatzen direnak baino askoz gutxiago adierazten dituztela ere.

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea egingo dute ekainean, Azpeitian
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatu dute Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea. "Lan egiteko egunak" izango ditu ardatz ekimenak; hala, "indar desberdinak antolatuz, gure jardunaren potentzia biderkatzea eta potentzia hori prozesu sozialista elikatzeko proiektu desberdinak indartzeko erabiltzea" bilatuko dute. "Sozialisten lan filosofia" oinarri hartuko dute, beraz. "Komunitatea indartzeko eta aisialdirako" eskaintza kulturala ere izango da, baita "eduki politikoa lantzeko eta eztabaidatzeko aukera" ere.