AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2022an, gutxienez 69 langile hil dira soldatapean lanean ari zirela

2021ean, 68 izan ziren Euskal Herrian zenbatutako lan-heriotzak. "Ez traumatikoak" izan ziren 2022ko heriotzetatik 23, eta eraikuntza sektorean gertatu ziren "traumatikoetatik" hamahiru.

Iturri sindikalen arabera, 2022. urtean, 2021. urtean baino lan-heriotza bat gehiago izan zen Euskal Herrian: 69, hain zuzen ere. Euskal Herrian bertan izandako lan-istripu hilgarriak nahiz behin-behinean Euskal Herritik kanpo lanean ari ziren beharginek jasandakoak barne hartzen ditu zenbaketak; zehazki, 65 gertatu ziren Euskal Herrian eta lau Euskal Herritik kanpo.

2022an atzemandako 69 lan-heriotzetatik, 23 izan ziren "ez traumatikoak" direlakoak; alegia, beharginak lanean ari zirela bihotzekoak jota, konortea galduta, eta abar. Bestalde, sei heriotza izan ziren in itinere; lanera bidean edo lanetik bueltan.

Heriotza "traumatiko" modura sailkatutakoen barruan, eraikuntza sektorean izandakoak nabarmentzen dira: hamahiru. Toki altuetatik erorita galdu zuten bizia behargin horietatik gehienek; 11 langilek, hain justu. Aurreneko sektorean, berriz, zortzi langile hil ziren 2022an soldatapean lanean ari zirela.

2008. urtetik hona, gutxienez 968 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, iturri sindikalek diotenez.

Isunak 75 pertsonari, Jimmy erail zuten enfrentamenduan parte hartzea leporatuta
300 eta 1.350 euro arteko isunak jarri dizkiete Atletico Madrileko nahiz Deportivoko hainbat zaleturi, 2014an Madrilen izan zen konfrontazioaren harira. Liskar horretan, erreka batera bota eta erail egin zuten Deportivo taldeko zaletu bat, Francisco Javier Romero 'Jimmy'. Une honetan, geldirik dago hilketari lotutako kasua, eta ez dituzte hiltzaileak atzeman edota zigortu.