AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2022ko azken hiruhilekoan %40 igo ziren kaleratzeak Espainiako Estatuan

Pertsona fisikoen gaineko etxegabetzeek egin zuten gora bereziki, eta, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bi puntu igo zen etxegabetutako pertsona kopurua. Berez, 2023ko ekainera arte daude indargabetuta etxe kaleratzeak, baina zenbait baldintza bete behar dira horretarako.

4.076 kaleratze izan ziren Espainiako Estatuan 2022. urteko azken hiru hilabeteetan, oraintsu jakinarazi dutenez. Cadena Ser komunikabideak argitaratutako datuen arabera, izugarri igo zen ez ordaintzetik eratorritako kaleratze kopurua urtearen amaierako zatian: aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, %39,7 egin zuten gora. Bereziki pertsona fisikoen etxegabetzeak izan ziren igo zirenak, baina enpresen gainekoak ere izan omen ziren. Etxegabetutako lagunen kopurua, dena den, bi puntu igo zen aurreko hiruhilekotik.

Urria hasi zenetik abendua amaitu zenera arte, ondoko lau lurraldeetan izan ziren kaleratze guztien hiru laurdenak: Andaluzian (1.104), Valentzian (840), Katalunian (766) eta Madrilen (380). Ofizialki, 23 kaleratze izan ziren iazko azken hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 23 Nafarroan. Etxebizitzen salerosketak, gainera, behera egin zuen hiru hilabete horietan. Hain zuzen ere, %10,6 jaitsi zen salerosketa.

Izatez, indarrean dago Espainiako Gobernuak etxegabetzeak geratzeko emandako agindua, 2023ko ekainera arte. Neurri horrek, baina, ez du inola ere eragotzi etxebizitza ordaindu ezin duten pertsonak haien etxeetatik kanporatzea. Kaleratuak izateko arriskuan dauden lagunek hainbat baldintza bete behar dituzte euren etxegabetzeak bertan behera geratzeko; hala nola, langabezian egotea edo euren diru-sarreren %40 galtzea.

Ezegonkortasuna da nagusi Zestoako Gaztetxe berrian
Duela hainbat egun sartu ziren Gaztetxe berrira Zestoako Gazte Asanbladako zenbait kide, "Gaztetxearen arazoari behin betiko soluzioa emateko" berme modura. Elizaren jabetzakoa da eraikina, eta ez du inolako erantzunik eman oraingoz, asanbladako kideak harremanetan jartzen saiatu diren arren. Atzo sei gazte identifikatu zituen Ertzaintzak Gaztetxe berrian.