AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2023an Naël erail zuen polizia epaitzeko eskaera egin du fiskaltzak

Agente batek Nanterren hil zuen 17 urteko gaztea, tiroz, polizia-kontrol batean. Hilketa leporatu dio Frantziako Estatuko fiskaltzak.

Duela bi urte Naël erail zuen polizia epaitu dezatela eskatu du Frantziako Estatuko fiskaltzak, hilketa egotzita. Izan ere, ebatzi du agenteak bazuela aukera, 17 urteko gaztea tirokatu beharrean, "ibilgailuaren kapora edo pneumatikoetara tiro egiteko". Eta gaineratu du tiroketan ez zela izan poliziaren "defentsa legitimorako baldintzarik". Fiskaltzaren ondorioa argia da: "Tiro egiteak berekin ekarri zuen, gutxienez, arrisku nabarmen bat hartzea".

Nanterren (Paris) Naëlen kontra tiro egin zuen agentea epaiketara eramateko eskaeraz gain, fiskaltzak eskatu du berekin zegoen beste polizia ere kargutik kendu dezatela, BFMTV katearen arabera. Fiskaltzak urtebete eta erdi inguruko ikerketa baten ostean eman du ebazpen horren berri. Besteak beste, 2024ko maiatzean gertakariak berreraiki zituztenean, ondorioztatu zuten agentea ez zegoela "berehalako arriskuan" gazte babesgabea tiroz hil zuenean.

Poliziak 2023ko ekainaren bukaeran erail zuen Naël, trafikoko polizia-kontrol batean. Erailketa justifikatzeko, polizia-iturriek esan zuten jatorri marokoarreko gaztea agenteak harrapatzen saiatu zela autoarekin, baina ondoren argitaratu zen bideo batek gezurtatu zuen bertsio hori. Bortizkeria polizialeko kasu berri horrek mobilizazio handiak eragin zituen Nanterren eta Frantziako Estatuko beste hamaika tokitan: 4.000 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten protestetan, eta 1.700 inguru kartzelaratu zituzten orduan. Gainera, Marseillan, protesta batean parte hartzen ari zen gazte bat erail zuten polizia-indarrek.

32 pertsonak lau egun eman dituzte Mediterraneoko plataforma batean harrapaturik
Tunezko kostaldetik gertu dagoen petrolio-plataforma batean egin behar izan dituzte lau egunak, Libiatik migratzeko erabiltzen ari ziren ontzia urperatu ondoren.