AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2026an Bilboko txosnetan Ticket Bai inposatzeko mehatxua, gero eta presenteago

Juan Mari Aburto alkateak eta Bizkaiko Ogasuneko zuzendari Antonio Perezek esan dute hurrengo urtean "Ticket Bai bete beharko" dela Bilboko txosnetan.

Hamaika mugimenduk herriz herri antolatzen dituzten jaiguneetan Ticket Bai inposatzeko pausoak ematen segitzen dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioek. Araban iaz hasi ziren zenbait txosnetan sistema hori erabiltzera behartzen eta hala egiten ez zutenei zigor-espedienteak irekitzen, hala nola Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaietan, eta badirudi Bizkaian ere egingo dituztela urratsak 2026ari begira. Agintaritzek Bilboko Aste Nagusiko txosnaguneak jarri dituzte jopuntuan, esate baterako.

Oraintsu amaitu da aurtengo Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuan, eta hura izan dute mintzagai bai Bilboko Udalak bai Bizkaiko Ogasunak. Juan Mari Aburto alkateak (EAJ) igandean esan zuen "normaltasunez" hartu behar dela Ticket Bai sistema txosnetan ere aplikatzea, eta gune horiek "garatzen joan" behar direla: "Fiskalitatea denok pasatzen dugun zerbait da, eta nik normaltasunez ikusten dut eremu horretara ere iristea". Horretarako "akordio" bat bilatzearen alde egin du jeltzaleak.

Antonio Perez Bizkaiko Ogasuneko zuzendariak ere bat egin du Aburtoren jarrerarekin. 2026an Bilboko txosnetan "Ticket Bai bete beharko" dela defendatu du, horiek duten tamaina argudiatuta. Perezek dio Bilboko zenbait konpartsarekin eta "irabazi asmorik gabeko beste erakunde" batzuekin hitz egiten ari direla, eta horien "berezitasunen" araberako egokitzapenak egiten ari direla Batuz araudia ezartzeko.

Azaldu du ekonomikotzat jotako jarduera "esporadiko" batzuk salbuetsita geratuko direla, adibidez "kamiseten salmenta" jakin batzuk edo "dirua biltzeko kontzertu" jakin batzuk; baina txosnak, esaterako, ez lirateke salbuetsita egongo, bere esanetan. "Beste kontu bat da diru hori tributaziopean egon behar den ala ez", gaineratu du Perezek: "Irabazirik ez dagoenez, logikoa dirudi Sozietateen gaineko Zergan tributaziorik ez egotea".

Frantziako Gobernua berriz ere zalantzan: Bayrouk konfiantza-mozio bati egingo dio aurre irailean
Urtebete baino ez da igaro Frantziako Estatuan hauteskundeak aurreratu zituztenetik, baina kolokan dago Bayrouk lehen ministro izaten jarraituko ote duen, murrizketa-plan bat mahaigaineratu ondotik.