AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2030erako, lau lagunetik batek buru-nahasmenduren bat izango duela uste da

Nafarroan, buruko nahasmendu larriren bat diagnostikatu diete gutxienez 6.700 pertsonari. OMEk ohartarazi izan du gaitz mentalak izango direla "desgaitasunen kausa nagusia".

Buru-nahasmendu larriagatik, gutxienez 6.700 pertsonari diagnostikatu diete %33ko desgaitasuna Nafarroan. Horiexek dira Elkarkide erakundeak emandako azken datuak, baina Marcos Resano zuzendariak iritzi dio kopuru horrek gora egingo duela hurrengo urteetan: "Uste da, 2030erako, lau pertsonatik batek buruko nahasmenduren bat izango duela bere bizitzan, eta %1-3k buru-nahasmendu larria izango dute".

Resanok gogorarazi duenez, osasun-arazoen %2,5 daude osasun mentalari lotuta, eta minbiziak edo arazo kardiobaskularrek baino intzidentzia handiagoa dute buruko nahasmenduek. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) abisatu izan du: uste du gaitz mentalak izango direla, etorkizunean, "desgaitasunen kausa nagusia". Buru-nahasmendu larriak dituzten pertsonei soldatapeko lanen bat topatzen laguntzen die Elkarkidek, euren egoera bereziki zaurgarria eta jasan behar duten "estigma soziala" direla-eta.

Carabanchelen, desokupa batzuk kolpeka botatzea lortu dute
Porrot egin du faxistek Madrilen gauzatu nahi zuten etxe-kaleratze masibo batek, aurre egin baitiete iruzur baten biktima izan diren familiek: zauriturik bukatu du Desocupación Legal enpresako matoi batek.