AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

21 egun daramatza gose greban Asier Guridi iheslari politikoak

Martxoaren 29an ekin zion barauari, nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean ari da gose greba egiten, eta polizien jazarpena salatu du azken egunetan.

Baraualdian jarraitzen du Asier Guridi iheslari politikoak; 21 egun beteko ditu gaur, hain zuzen. Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean segitzen du, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela eskatzeko. "Heriotz zibil" egoeran dago oƱatiarra, ez baitiote pasaporterik ez eta zedularik egiten.

Bederatzi urte daramatza egoera horretan, eta ondorio batzuk ditu horrek: ezin du soldatapeko lanik egin; ezin du bozkatu; ez da eskubidedun subjektu bat notariotzan, erregistroetan edota legediaren aurrean; ezin du inolako jabetzarik izan; ez dauka ezkontzeko aukerarik; arazoak ditu oinarrizko produktuak erostean, nortasun agiria eskatzen dutelako; eta abar. Bere semeari eta bikotekideari ere zuzenean eragiten die Guridiren "heriotz zibilak", egoera berdinean baitaude Euskal Herrian.

Chacaoko polizia-agenteen jazarpena salatu du oƱatiarrak azken egunetan. Jakinarazi du, esaterako, gauez esnatu eta jazarri izan dutela, eta bera Kontsulatu Nagusi aurretik botatzen saiatu izan direla.

Maiatzaren 1ean hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak Kontseilu Sozialistek
Mobilizazioak zein ordutan eta nondik irtengo diren zehaztu dute jada Kontseilu Sozialistek. Aurten lelo berdina izango dute guztiek: 'Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen'.