AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

22 greba egunen ostean, egindako eskaerak onartzea lortu dute Irizar E-Mobilityko langileek

Adunako lantokiko beharginek grebara jo zuten apiril amaieran, eta zuzendaritzak haien eskaerak onartzen ez bazituen, greban jarraituko zutela esan zuten. Exijentzia horiek betearaztea lortu dute, baita soldatak igotzea ere.

Hitzarmenaren negoziazioa martxan zenean jo zuten greba mugagabera Adunako (Gipuzkoa) Irizar E-Mobilityko langileek, elkarrizketetan aurrerapausorik ez zegoela ikusita. 22 egunez greban izan ostean, itun berri bat sinatu dute langile batzordeak —LABeko zortzi ordezkari eta ELAko bat dira kideak— eta enpresako zuzendaritzak, hitzarmenean beharginek egindako exijentziak jasotzea onartu baitu azkenean zuzendaritzak. Hala, greba amaitutzat eman eta haien lanpostuetara itzuli dira gaur langileak.

Langile batzordearen arabera, baldintzak hobetzea lortu dute. Besteak beste, hobekuntzak lortu dituzte gaueko plusetan, irteeretan, dietetan eta kategorietan, eta eguneko zein urteko lanorduak murriztu dituzte. Gainera, KPIaz gaindiko igoerak izango dituzte soldatetan, ituna indarrean egongo den urteetan behintzat; momentuz, 2022an, 2023an eta 2024an egongo da martxan hitzarmena.

Autobus elektrikoak egiten dituzte Irizar E-Mobility lantegian, eta 300 langile inguruk jarduten dute gaur egun. 180 inguru izan dira greban.

Ziztatu eta sexu-erasoa egin diote emakume bati Bidarten
Azkenaldian gutxienez bost pertsona ziztatu dituzte Bidarteko diskoteka batean, baina oraindik ez dakite zein substantziarekin. Eraso horietako batean, sexu-erasoa ere jasan zuen emakume batek.