AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

23 behargin kaleratze-arriskuan Inyectados Gabi eta Galter lantegietan

MEK taldeak bi enpresak erosteko asmoa azaldu du hartzekodunen konkurtsoan, baina egun aritzen direnak baino langile gutxiago kontratatu nahi ditu.

Zaldibarko (Bizkaia) Inyectados Gabi eta Galter enpresetan kaleratze-arriskuan daude 23 langile. Izan ere, lan-erregulazio espediente bat aurkeztu du hartzekodunen konkurtsoaren kudeatzaileak.

ELA sindikatuaren arabera, MEK taldeak bi enpresak bereganatzeko interesa adierazi du jada, eta eskaintza zehatz bat luzatu dio konkurtsoaren kudeaketaren arduradunari. Eskaintzaren ondorioetako bat egun lantegi horietan jarduten duten 52 beharginetatik 29 bakarrik kontratatzea izango litzateke. Hori gutxi balitz, MEKek gaur egungo enpresa-hitzarmena "bertan behera utzi nahi duela" salatu du ELAk, eta geratuko liratekeen langileei, berriz, Bizkaiko hitzarmen orokorra ezarri nahi dietela dio.

Mobilizazioa

Enpresetako langileek borrokarako deia egin dute dagoeneko. MEK taldeak Mallabian (Bizkaia) duen egoitzaren aurrean bilduko dira uztailaren 2an, 11:30ean.

Agoizko Siemens Gamesa eta Aguraingo Sapem lantegiak itxiko dituzte
Agoizko fabrikan 239 langile aritzen dira soldatapean lanean, eta Aguraingo Sapemen, 14.