AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

23 oreretar auzitara eramango dituzte Ciudadanosen ekitaldian eginiko protestarengatik

"Hauteskunde delituak" eta "ordena publikoaren aurkako ekintzak" leporatzen dizkiete auzipetuei, joan den urteko apirilaren 14an Ciudadanosek herrian egin zuen mitinaren aurka protesta egiteagatik. Sei hilabete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra jasotzeko arriskuan daude.

Oreretako (Gipuzkoa) 23 bizilagun auzipetu dituzte 2019ko apirilaren 14an Ciudadanos alderdiak herrian egin zuen ekitaldiaren aurka protesta egiteagatik. Berria egunkariak jakinarazi duenez, sei hilabete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra eta hainbat isun ezar ditzake Donostiako Lurralde Auzitegiak, Ciudadanos alderdiak eta Albert Riverak pertsonalki aurkeztutako salaketa medio.

"Hauteskunde delituak" eta "ordena publikoaren aurkako ekintzak" dira auzipetuei leporatzen dizkieten karguak. Riverak egonaldian zehar grabatutako bideoak baliatu dituzte bizilagunak identifikatzeko eta, epaiketara begira, euren kontrako frogak izateko.

Ciudadanosen kanpaina

Espainiako Estatuko Gorteetarako hauteskunde kanpainaren barruan egin zuten agerraldia Oreretan Ciudadanos alderdiko kideek. Bizilagun askok, ordea, ez zituzten adeitasunez hartu: txistuak, oihuak eta lapiko hotsak euren hitzen gainetik entzun ziren maiz. Kataluniako preso politikoei elkartasuna adierazi zieten hainbat oreretarrek.

Benta Berriko etxegabetze bat salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko
Kaleratzeak Stop plataformak, Azoraren Maizterrek eta Alokairu bizilagunen elkarteak egin dute deialdia hilaren 11rako. Donostiako Andia kalean izango da protesta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Benta Berriko babes ofizialeko etxebizitza batean bizi den pertsona baten "etxebizitza eskubideak" aldarrikatuko dituzte; izan ere, bere etxetik kanporatua izateko arriskuan dago.