AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

24 milioi euro Ertzaintzarentzako patruila-auto berrietan

Seat kotxeak BMW ibilgailuekin ordezkatuko dituzte: 300 inguru izango dira, eta 70.000 bat euro balio du bakoitzak.

Ertzaintza indartzeko inbertsio berriak egiten jarraitzen du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. 473 postu sortuko dituen promozio erraldoiarekin aski ez, eta dirutza gastatuko du gobernuak ertzainen patruila-autoak berritzen. Asmoa omen da Seat ibilgailu zaharrak erretiratzea eta BMW X1 kotxeekin ordezkatzea, eta badirudi estreinatu dituztela dagoeneko aureneko auto berriak.

70.095,30 euro inguruko kostua izango du ibilgailu berri bakoitzak, horri lotutako gastu guztiak kontuan hartuta, eta 300 bat kotxe erostea aurreikusten du. Inbertsio osoa, beraz, 24 milioi euro ingurukoa izango da. Antza denez, Europako Next Generation funtsen bidez ordainduko du dirutza hori Jaurlaritzak. Asturiasen eskuratu ditu autoak: Automóviles Oviedo enpresari erosi dizkio, hain zuzen ere, Europako funtsen banaketatik irabazi gehien lortzen dituen konpainietako bat.

Aurreko urtean tramitatu zuten erosketaren lehenengo zatia, eta joan den otsailaren amaieran hasi ziren ibilgailu berriak Ertzaintzaren eskuetara iristen. elDiario.es atariaren arabera, martxoaren hasieran ekin zioten kotxeak komisarien artean banatzeari.

Netanyahuk erasoaldia iragarri du Gazan, su-etena hautsi ostean
Lehen ministro sionistaren esanetan, erasoak "hasi baino ez dira egin". 400 hildako eta 560 zauritu baino gehiago izan dira Gazan azken bonbardaketen ondorioz.