AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

24 orduan, sei erailketa matxistaren berri eman dute Espainiako Estatuan

Hiru gizonezkok euren bikotekideak, horietako baten ama eta bi seme-alaba erail dituzte. Granadan, Malagan eta Cuencan izan dira hilketak.

Larunbatean, sei erailketa matxistaren berri eman zuten Espainiako Estatuan. 24 orduan, hiru eraso atera ziren argitara: lau gizonezkok euren bikotekideak, horietako baten ama eta bi seme-alaba erail zituztela jakinarazi zuten.

Zafarrayan (Granada) izan zen lehenengo hilketa: 20 urteko emakume bat hil zuen bere 34 urteko bikotekideak, baita neskaren 49 urteko ama ere. Euren etxean hil zituen bi emakumeak erasotzaileak, eskopeta batekin tiro eginda.

Fuengirolan (Malaga), bestalde, 76 urteko emakume bat erail zuen bere bikotekideak. Itota aurkitu zuten andrea, eta atxilo eraman zuten gizonezkoa.

Las Pedroñerasen (Cuenca) izan zen hirugarren erasoa. Emakume bat hil zuen bere bikotekideak, baita euren seme-alabak ere. Bizi ziren tokitik gertu aurkitu zituzten euren gorpuak, kutxa batean sartuta. Odolez betetako labana bat ere topatu zuten, eta atxilotu egin zuten hiltzailea.

50 erailketa 2024an

Azken heriotzak kontuan hartuta, gutxienez 50 dira urtea hasi zenetik Espainiako Estatuan erregistratu diren erailketa matxistak. Sei izan ziren urtarrilean, zazpi otsailean, zortzi martxoan, hamabi apirilean, bost maiatzean, eta hamabi ekainean.

Faxismoaren, kapitalismoaren eta gerraren kontra borrokatzera deitu dute Baionan
Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak manifestazio bat antolatu zuen larunbaterako, eta nabarmendu zuen "maskarada elektoraletik eta instituzio burgesetatik at" egin behar zaiola aurre faxismoari.