AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

24 orduko baraualdia egin dute Patxi Ruiz, Jon Kepa Preciado eta Mikel San Sebastian preso politikoek, Igor Gonzalezen erailketa salatzeko

Ostiralean eman zuten Igor Gonzalez preso politikoaren hilketaren berri, eta espetxeetan ere izan dira salaketak: 24 orduz baraualdia egin dute Patxi Ruizek, Mikel San Sebastianek eta Jon Kepa Preciadok.

Aurreko ostiralean, hilak 4, Martuteneko espetxean (Gipuzkoa) hilotz aurkitu zuten Igor Gonzalez preso politikoa. Azken egunetan ugariak izan dira bilbotarra oroitzeko eta haren erailketa salatzeko Euskal Herriko kaleetan ikusi diren keinu eta mobilizazioak, eta kartzeletan ere izan da erantzunik: Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, 24 orduko baraualdia egin dute Patxi Ruiz, Mikel San Sebastian eta Jon Kepa Preciado preso politikoek, Gonzalezen hilketa gaitzesteko.

Ruiz iruindarra eta San Sebastian lesakarra Murtzia II espetxean dituzte gatibu. 2002. urtean atxilotu zuten bata, eta 2008. urtean bestea, hurrenez hurren. Preciado santurtziarrak 16 urte daramatza preso, eta egun, Kordoban dute giltzapean.

Irailaren 15ean greba egingo dute hezkuntza arloko azpikontratek ere
Hezkuntza arloan sindikatuek deituriko grebara batuko dira azpikontratatutako hainbat sektoretako langileak ere. Garbiketa-zerbitzuetan, jantokietan eta eskola garraioan jarduten duten beharginak daude grebara deituta. Pandemiaren aurretik ere hainbat lan-gatazkatan borrokan aritu dira sektore horietako langileak; COVID-19ak balditzaturiko testuinguruan, "informaziorik gabe" eta "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren erantzun argirik gabe" daudela salatu dute.