AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

24 orduko baraualdia egingo du Patxi Ruiz preso politikoak, GKSk gaurko deitutako mobilizazioekin elkartasunez

Jon Kepa Preciado preso politikoak ere babesa adierazi die gaurko manifestazioei. Bilbon eta Iruñean izango dira mobilizazioak, 18:00etan hasita, 'Enpresarien eta agintaldien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara' lelopean.

Gazte Koordinadora Sozialistak gaurko antolatu dituen mobilizazioekin bat egin dute Patxi Ruiz eta Jon Kepa Preciado preso politikoek. Ruizek, gainera, 24 orduko baraualdia egingo du, manifestazioei bere babesa adierazteko. Hala, gaurko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute bi preso politikoek. Ruiz txantrearra Iruñean (Nafarroa) daukate gatibu, eta Preciado santurtziarra, berriz, Palentzian.

Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! aldarriaren pean antolatu ditu gaurko manifestazioak GKSk. Bilbon eta Iruñean izango dira mobilizazioak, 18:00etan hasita, Jesusen Bihotza plazatik eta Sarasate pasealekutik, hurrenez hurren. Ikusi hemen manifestazioen inguruko informazio guztia.

Bizkaibuseko beste hainbat ibilgailu sabotatu dituzte Ezkerraldean
Zenbait autobus-zerbitzu eten dituzte gaur goizean, sabotaje-ekintzak zirela-eta. Bizkaibuseko langileek hilabeteak daramatzate borrokan, hitzarmena berritzeko negoziaketen testuinguruan.