AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

25 langile kaleratuko ditu Euskaltel taldeak

Jose Miguel Garcia Euskaltel taldeko kontseilari exekutiboak kaleratzeak iragarri zituen, eta bete da iragarpena. Zuzendaritzako 20 kide bota zituzten lehenengo, eta gaur jakinarazi diote langile batzordeari aurki kaleratuko dituztela 25 behargin. Horietako zortzi dira Euskalteleko langileak; hain zuzen, Derioko lantokikoak. Garciak ez du baztertu kaleratze gehiago izango direnik.

Euskaltelek martxoan jakinarazi zuen bat egingo zuela Asturiaseko Telecable eta Galiziako R markekin, aurrerantzean talde bakarra osatzeko. Gerora, Zegona konpainia bilakatu zen akziodun nagusia, eta taldearen agintea hartu zuen. Hain zuzen, Jose Miguel Garcia izendatu zuten enpresaren gidari.

Garciak kaleratzeak iragarri zituen; baita iragarpena bete ere. Lehenengo, zuzendaritzako 20 kide bota zituzten, eta atzoko ohiz kanpoko akziodunen batzarraren ostean, langile batzordeari gaur jakinarazi diote 25 behargin kaleratuko dituztela aurki. Kaleratze horietatik zortzi izango dira Euskaltelen; hamar R-n, eta zazpi Telecablen. Garciak "antolaketa aldaketen barruan" kokatu ditu kaleratzeak, eta ez du baztertu etorkizunean gehiago izatea.

Derioko (Bizkaia) lantokian egiten dute lan botako dituzten Euskalteleko zortzi beharginek, eta batzuei dagokieneko jakinarazi diete kaleratuak izango direla. Gaur elkarretaratzea egin dute Derion, Euskaltelen egoitza nagusiaren aurrean.

Aguraingo DHLko langileek manifestazioa egin dute Gasteizen
2017an agortu zen DHL enpresako lan hitzarmena. Hala, langileek maiatzean hasi zuten lan baldintzak borrokatzeko greba. Lanaldiak murriztea, KPIren araberako igoerak izatea, soldatetan dauden desberdintasunak ezabatzea, eta kontratuak mugagabeak izatea dira beren eskariak. Grebari eta aldarrikapenei bultzada emateko, gaur goizean manifestazioa egin dute Gasteizen.