AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

250 enpresetako langileak batuko dira bihar Bizkaian abiatuko den metalaren grebara

Bihar izango da lehen lanuztea, eta 250 enpresa baino gehiagotako langileek egin dute bat biharko iragarri duten mobilizazioarekin.

Bizkaiko patronala eta sindikatuak 19 aldiz bildu dira Bizkaiko metaleko ituna negoziatzeko. Hala, elkarrizketek porrot egin ostean, sektoreko langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO, UGT eta CNT sindikatuek. Bihar izango da lehen lanuztea, eta guztira, 250 enpresetako beharginek hartuko dute parte biharko iragarri duten mobilizazioan. Sindikatuen arabera, “zalantzarik gabe, gora egingo du enpresa kopuruak atxikimendu gehiago jaso ahala eta deialdia sektoreko enpresa guztietara iritsi ahala; eta noski, baita greba eguna hasitakoan ere”.

2011az geroztik dago iraungita Bizkaiko metaleko ituna, eta orduztik, hitzarmenik gabe daude. Guztira, metalgintzan aritzen diren 3.832 enpresa daude Bizkaian eta 58.188 langile dira sektorean, Lan Harremanen Kontseiluaren arabera. Ekainaren 3an berriz batuko dira sindikatuak eta patronala.

Hiru langile erailak izan dira eta beste bat zauritua
Gaurkoan bi langile erail dituzte soldatapean, Barazarren eta Loiun izandako istripu banatan. Hirugarren langile bat ere zauritu da Barazargo istripuan. Bestetik, CAF enpresako langile ohi bat amiantoaren eraginez hil da Irunen, eguneko hirugarrena. Guztira bost behargin izan dira erailak aste honetan, eta aurten, gutxienez 21 langile hil dituzte dagoeneko Hego Euskal Herrian.