AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

27 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi iheslari politikoak

Bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzen du oñatiarrak; Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean jarraitzen du gau eta egun.

Martxoaren 29an hasi zuen gose greba Asier Guridi iheslari politikoak, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela eskatzeko. Venezuelan bizi da, baina "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada oso bat: ez dauka Espainiako Estatuak emandako pasaporterik, ez eta Venezuelako autoritateek bermatutako zedularik ere. Azaldu duenez, "nortasunik gabe, gizaki edo norbanako guztiei dagozkien eta bortxaezinak diren oinarrizko hainbat eskubide mugatu edo bortxatzen" dizkiote.

Baraualdiari ekin zionetik, Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean dago oñatiarra, gau eta egun. Bere nortasun juridikoa exijitzeko borrokari eusten dio, eta gaur, apirilaren 25ean, 27 egun beteko ditu gose greban.

Beste kartzela batera lekualdatu dute Pablo Gonzalez kazetaria
Varsoviatik 100 kilometrora dagoen espetxe batera eraman dute. Gutxienez, maiatzaren 29ra arte izango dute behin-behineko espetxealdian.