AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

3.000 euroko zigorra jarri diote Mugimendu Sozialistako kide bati, Ezpeizen margoketak egitea leporatuta

Paueko auzitegian epaitu dute Gabi Daraspe, eta kalte-ordainak nahiz isuna ordainaraziko dizkiote. "Horrelako auziek militantzia politikoa isun bidez itotzeko xedea dutela uste dugu, bereziki erakundeetatik kanpo lan politikoa egitea galarazteko", salatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.

2.700 euroko kalte-ordainak eta 300 euroko isuna. Horixe da Paueko (Okzitania) auzitegiak Mugimendu Sozialistako kide bati, Gabi Darasperi, ordainaraziko dion zigorra. Ezpeizen (Zuberoa) pintaketa batzuk egitea egotzita jarri dio zigorra, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuenez.

Epaiketaren egunean, joan den asteartean, elkarretaratze bat egin zuten Baionako (Lapurdi) suprefeturaren aurrean, Darasperen absoluzioa exijitzeko eta lan politikoa egiteko baldintzen defentsan.

"Horrelako auziek militantzia politikoa isun bidez itotzeko xedea dutela uste dugu, bereziki erakundeetatik kanpo lan politikoa egitea galarazteko", azaldu dute Kontseilu Sozialistako kideek. Beharrezkotzat jo dute, hala, "eskubide politikoen defentsa egitea".

Auziari lotutako gastuei aurre egiteko, Elkartasun Kutxa bat jarri dute martxan. Hemen egin daiteke ekarpen ekonomikoa: https://www.helloasso.com/associations/elkartasun-kutxa/formulaires/2/widget

Grebara jo dute Gorabide elkarteko langileek
Adimen desgaitasuna duten pertsonei sostengua ematen dien elkarte bat Gorabide. Asteazken honetan, elkarteko 300 langilek hartu dute parte greban, lan-hitzarmen berri bat exijituz.