AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

3.000 eurotik gorako gastu errepresiboak, Moskuko Gaztetxeari lotuta

Espazioaren birjabetzeari lotutako isunak jasotzen hasi da Bidasoko Gazte Langileon Asanblada. Okupazioaren aurkako ofentsiba salatu du.

3.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte dagoeneko Bidasoko Gazte Langileon Asanbladako kideek, Moskuko Gaztetxearen irekiera dela-eta. Abenduaren hasieran birjabetu zuten espazioa Irunen (Gipuzkoa), Gaztetxe bilakatzeko, baina handik hilabetera utzi behar izan zuten lekua gazteek. Isunak jarri dizkiete jadanik, eta horiei aurre egin beharko diete orain: hainbat ekimen antolatuko dituzte horretarako. Datozen asteetan emango dute hitzorduen berri.

"Okupazioaren aurkako ofentsiba" salatu du Gazte Langileon Asanbladak, eta elkartasuna adierazi die arriskuan dauden eta ofentsiba hori jasaten ari diren espazioei; hala nola, Bilboko (Bizkaia) Etxarri II Gaztetxeari eta Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Gaztetxeari. "Okupazioa geroz eta arazo larriago bezala saltzen diguten bitartean, geroz eta zailagoa da okupatzea; zailagoa eta zigortuagoa", seinalatu du.

Ibarran, EH Bilduren udalak bertan behera utzi behar izan du Ertzaintzarekin antolatutako hitzaldia
"Lapurretak eta iruzurrak ekiditeko" saio bat egitekoa zen udala, polizia-indarren eskutik. "Poliziaren normalizazioari biderik ez uztera" deitu zuen Ibarrako Gazte Asanbladak, eta izan du eragina.