AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

30 lagunetik gora atxilotu dituzte Grezian, Fragoulisen erailketa salatzeko protestetan

Atzo hil zen aurreko astean poliziak tiroz zauritutako gaztea, eta mobilizazio jendetsuak izan ziren Grezia osoan. Polizia gogor oldartu zen, besteak beste, gas negar-eragileak erabilita, eta 30 izan daitezke atxilotuak.

Atzo goizean hedatu zen albistea Greziatik: astebetez larriki zauriturik egon ostean, ospitalean hil zen Kostas Fragoulis hamasei urteko gaztea, polizia-agente batek egindako tiroen ondorioz. Unean zabaldu ziren mobilizazio deialdiak ere, besteak beste, Atenasen, Chanian, Agrinion eta Tesalonikan —poliziak han zauritu zuen gazte ijitoa aurreko astean, antza, gasolindegi batean 20 euro ez ordaintzeagatik—. Hala, iluntzean, milaka pertsona atera ziren kalera Grezia osoan, "izu polizialaren" kontra.

Aurreko egunetako protestetan hainbatetan egin modura, atzo ere manifestarien kontra oldartu ziren polizia-indarrak. Atenasen, esaterako, gas negar-eragile kimikoak nahiz soinu-bonbak erabili zituzten poliziek, eta liskarrak izan ziren karriketan. Gutxienez 30 pertsona atxilotu zituen. Tesalonikan ere oldartu zen polizia, eta protestan ari ziren hainbat lagun atxilotu zituen; ez dute kopuru zehatzik jakinarazi.

Erretiro adina atzeratzeko asmoarekin jarraitzen du Frantziako Gobernuak
Erretreta jasotzeko baldintzak gogortu nahi ditu gobernuak, bai eta erretiro adina 64 edo 65 urtera atzeratu ere. Baliteke erreforma dekretu bidez aplikatzea, bozketarik gabe.