AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

30 urteren ostean aitortu du Jaurlaritzak Ertzaintzak erail zuela Rosa Zarra

1995ean, manifestazio batean parte hartzen ari zela, sabelean jo zuen ertzainek jaurtitako gomazko pilota batek. Handik zortzi egunera hil zen.

Eusko Jaurlaritzak hiru hamarkada behar izan ditu onartzeko Ertzaintzak erail zuela Rosa Zarra donostiarra, pilotakada batez. Hainbat hedabideren arabera, hilabete honen erdialdean eman zieten Baloratzeko Batzordearen erabakiaren berri senideei, eta aste honetan jasoko omen dute ebazpenari buruzko txostena. Gobernuak urte luzez ezkutatu du duela 30 urte gertatutakoa: 2022an bertan, EITBk zuzendu egin behar izan zuen Zarra ertzainek hil zutela zioen albiste bat, ESAN polizia-sindikatuak eskatuta.

Rosa 1995eko ekainean erail zuten, 58 urte zituela. Donostiako (Gipuzkoa) Amara Berri auzora bertaratu zen mobilizazio batean parte hartzera, Joxean Lasa eta Joxi Zabala militanteen hiletan Ertzaintzak egindako karga bortitza salatzeko. Amara Berriko manifestazioan ere gogor kargatu zuten ertzainek, eta Jaurlaritzak berriki aitortu duenez, sei metroko distantziatik egin zuten tiro Zarraren aurka: sabelaldean jo zuten gomazko pilota batekin, zauri larriak eraginez. Handik zortzi egunera hil zen, 1995eko ekainaren 30ean.

Garaian Jaurlaritzako Barne sailburua zenak, Juan Mari Atutxak, esan zuen Zarra ez zela hil Poliziaren pilotakadaren ondorioz, emakumeak pairatzen zuen gaixotasun baten eraginez baizik. Ertzaintzaren aurkako salaketa bat aurkeztu zuten senideek, baina hiru astera artxibatu zuten.

BBVA gerratik aberasten ari dela salatu dute Bilbon
KEM-MOC taldeak salatu duenez, azken urteetan bankuak 1.639,60 milioi euro baino gehiago erabili ditu armagintza sustatzeko, eta irabazi errekorrak izaten ari da.