AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

300 BMW auto eskuratuko ditu Ertzaintzak

Goi-mailako ehunka kotxe erosiko ditu Jaurlaritzak Ertzaintzarentzat, 70.095 euroan bakoitza.

23,6 milioi euroko lizitazio baten bidez, Ertzaintzaren automobil-parkea berrituko du Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan. Berriki berretsi dutenez, Eusko Jaurlaritzak goi-mailako 300 kotxe erosiko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako polizia-indar autonomikoarentzat. Zehazki, BMW markako XDrive 25e modeloko autoak izango dira, eta 70.095 euroan erosiko dute ibilgailu bakoitza.

Itxura denez, aurki ekingo dio erosketari Jaurlaritzak: aurten erosiko du adostutako ibilgailu kopuruaren gehiengoa, 200 inguru, hain zuzen ere. Gainerakoa 2025ean eskuratuko du Ertzaintzak.

2020an, Jaurlaritzak motorrak erosi zituen Ertzaintzarentzat; 2021ean, itsasontzi bat; eta, duela gutxi, Brigada Mugikorrerako furgonetak lortu ditu. Gainera, 9 milioi euroko partida bat dauka mahai gainean gobernuak, polizia-helikoptero berri bat erosteko.

Zarauzko Udaltzaingoak ere su armak eraman behar dituela agindu du Auzitegi Nagusiak
"Su armen erabilera beharrezkoa da herritarren segurtasuna mantentzeko eta ezartzeko", esan du auzitegiak. Iaz prestatu zuen dekretu bat Jaurlaritzak, tokiko polizia-indar guztiak su armaz hornitzera behartzeko.