AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

300 pertsona elkartu ziren atzo Baztan tabernan, jabeek langileei zor dietena ordaintzea exijitzeko

Baztan eta Sotiko Aitona ostatuetako jabeek ez dizkiete hainbat lan ordu eta plus ordaindu bost behargin ohiri. Hala, Iruñerriko Autodefentsa Saretik borrokaldi berria abiatu zuten urrian, eta protesten barruan, 300 pertsona bildu ziren atzo Baztanen atarian, 'Baztan, Sotiko, ordaindu zor duzuena' lemapean. Tabernetako jabeen "jarrera oldarkorra" salatu zuten, besteak beste.

Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak iragan urrian hasi zuen borrokaldi berria, Iruñeko Baztan eta Sotiko Aitona tabernetan. Mobilizazioen barruan, atzo, azaroak 1, 300 pertsona inguru bertaratu ziren Baztan ostatuaren atarira, ugazabek langileei zor dietena ordaintzea exijitzeko. Izan ere, bost behargin ohik ikasturte hasieran salatu zuten bi ostatu horietako jabeek ez dizkietela hainbat lan ordu eta plus ordaindu; hain zuzen, "ohiko zein aparteko ordainsariak, zein jaiegunetako eta gauetako plusak".

Hala, autodefentsa sarearengana jo zuten langile ohiek, eta iragan hilabetean hasi zituzten protestak. Batik bat, bi tabernen atarian elkartu izan dira dozenaka pertsona azken asteotan, 'Baztan, Sotiko Aitona, ordaindu zor duzuena' lelopean.

Jabeen oldarraldia

Duela hainbat egun, Langileen Autodefentsa Sareak jakinarazi zuen ostatuetako jabeek "jarrera oldarkorra" azaldu dutela hasieratik. Langileak, sareko kideak zein bizilagunak "iraindu eta mehatxatu" dituzte. Dena den, azaldu dute "tabernen aurkako presioa ez dela etengo langileei zor zaizkien ordainketak egin arte".

Ehunka gazte bildu ditu GKSk ikasturteko aurreneko formakuntza mintegian
Formakuntza teorikoan sakontzeko asmoz, ehunka gazte bildu dira gaur, Gazte Koordinadora Sozialistak ikasturte politiko honetan egindako aurreneko mintegian. Azpimarratu dute "gazte langileon praktika politikorako tresnak eskuratzea" izango dutela xede aurtengo formakuntza saioek.