AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

31 urte baino gehiago daramatzate preso Jakes Esnalek, Ion Kepa Parotek eta Unai Parotek

Esnalek 71 urte beteko ditu larunbatean, eta mobilizazioa egingo dute Donibane Lohizunen (Lapurdi). 1990eko apirilean atxilotu zituzten hiruak, eta biziarteko zigorra ezarri zieten 1997an, Frantziako Estatuan.

71 urte beteko ditu larunbatean Jakes Esnal preso politikoak. 31 urte baino gehiago daramatza preso Frantziako Estatuan, biziarteko zigorrarekin. 1990eko apirilean atxilotu zuten, ETAren hainbat ekintzarekin lotuta, eta hainbatetan ukatu diote baldintzapeko askatasuna. Urtemuga baliatuta, mobilizazioa egingo dute larunbatean Donibane Lohizunen (Lapurdi), Bake Bideak deituta.

Harekin batera atxilotu zituzten, duela 31 urte baino gehiago, Ion Kepa Parot, Unai Parot eta Frederic Haranburu Xistor ere. Azken horri iaz onartu zioten baldintzapeko askatasuna, baina espetxean jarraitzen dute gainerakoek. Izan ere, hainbatetan egin dute baldintzapean aske geratzeko eskaera, baina atzera bota diete beti.

Argindarraren prezioa maximo berrietara iritsi da Espainiako Estatuan
Argindarraren handizkako prezioak gorantz darrai. Orduko 291,73 euroan kokatu da megawatta, marka historiko guztiak hautsiz. Aurreko langa, joan den urriaren 7koa, 288,53 eurokoa zen Mwh-ko. Espainiako Gobernuak "beherapen fiskalak" egin beharko ditu BEZarekin, argindarraren gaineko kontsumo zerga %4raino jaitsiz.