AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

32 elkarte memorialistak babestu dute Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko mobilizazioa

Larunbat honetan izango da manifestazioa, 18:00etan monumentutik bertatik abiatuta. PSN, EH Bildu eta Geroa Baik oroigarri faxista mantentzeko sinatutako ituna gaitzetsi dute hamaika elkartek.

Eraitsi orain! Derribo ya! lelopean, mobilizazio bat antolatu dute Iruñean (Nafarroa) datorren larunbaterako, urtarrilaren 18rako. Beste behin ere, Erorien Monumentua eraitsi dezatela exijituko dute manifestazioan, hura mantentzeko akordio bat sinatu baitute berriki PSN, EH Bildu eta Geroa Bai alderdiek. Abenduaren bukaeran argitaratu zuten deialdia: arratsaldeko 18:00etan hasiko da manifestazioa oroigarritik bertatik, eta Gaztelu Plazan amaituko da.

32 elkarte memorialistak egin dute bat deialdiarekin, eta Iruñerriko beste hainbat kolektibok eta mugimenduk eman diote babesa, tartean, Mugimendu Sozialistak. Atzo egin zuten agerraldi bat, eta argia izan zen deitzaileen aldarria: Franco diktadore faxista hil zenetik 50 urte bete direnean, uste dute "faxismoaren kontra nafar gizarteari helarazi dakiokeen mezurik onena" dela, hain zuzen ere, Erorien Monumentua botatzea.

Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari berriz eskatu diote oroigarri frankista eraistearen alde egin dezatela, Nafarroan "frankismoaren biktimak umiliatzeko sinbolo nagusia" dela kontuan hartuta. Eta, bestetik, EH Bildu, PSN eta Geroa Bai alderdietako zuzendaritzengana jo dute, salatuz beraiek onartutako memoria-lege propioak urratu dituztela. Erorien Monumentua "adieraberritzeko akordioa" baztertu dezatela exijitu diete alderdiei elkarte memorialistek, eta "eraispen akordioarengatik alda dezatela" erabaki hori.


Irakurri hemen borroka memorialistako kide Joaquin Iraizozi azaroan egindako elkarrizketa.

PAHren aurkako errepresioa Zaragozan: 60 urteko kartzela-zigorrak eta isunak
Hemezortzi familiak zigor eskaera gogorrei egin beharko diete aurre, etxegabetzeak geldiarazteagatik. Zaragozako PAHk bere jarduera geldiarazten saiatzea leporatu dio CaixaBanki.