AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

32 pertsonak lau egun eman dituzte Mediterraneoko plataforma batean harrapaturik

Tunezko kostaldetik gertu dagoen petrolio-plataforma batean egin behar izan dituzte lau egunak, Libiatik migratzeko erabiltzen ari ziren ontzia urperatu ondoren.

Atzo, martxoaren 4an, Sea Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak 32 lagun erreskatatu zituen Mediterraneoan, tartean haurrak. Gutxienez lau egun zeramatzaten Miskarreko petrolio-plataforman harrapaturik, Tunezko kostaldetik hurbil. Hotza eta erabateko abandonua pairatu behar izan dituzte egun hauetan guztietan.

Itxura denez, Libiatik migratu nahian ari ziren itsasoz, baina hondoratu egin zen erabiltzen ari ziren ontzia, eta petrolio-plataforman hartu zuten babes. Sea Watchen Seabird hegazkinak aurreko larunbatean ikusi zuen ontzi huts bat uretan; gerora jakin zenez, 32 pertsona horiek zeramatzana zen.

Sea Watcheko bozeramaile Giorgia Linardik salatu duenez, "kontaktatutako agintaritzetako batek berak ere [Italia eta Malta hala nola] ez zuen bere gain hartu nahitaezko erreskate baterako erantzukizun juridiko eta humanitarioa". Gaineratu du Gobernuz Kanpoko Erakundeak berriz bete behar izan duela "hutsune instituzional oso larri bat".

Zelenskik su-eten partziala proposatu dio Errusiari, presoen truke batekin
Ukrainako presidenteak amore eman du AEBen aurrean, eta Moskurekin su-etena eskatu du "itsasoan eta airean". "Bakea lortzeko, Trumpekin lan egiteko prest" dagoela adierazi du.