AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

35 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi iheslari politikoak

Oñatiarrak azaldu du dagoeneko ahul dagoela osasunez, baina bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko borrokan jarraitzen du.

Hilabete baino gehiago igaro da Asier Guridik gose grebari ekin zionetik, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela eskatzeko. Hain justu, martxoaren 29an hasi zuen baraua, eta Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusian dago ordutik, Caracasen. Gaur, maiatzaren 3an, 35 egun beteko ditu gose greban.

Iheslari politikoak jakinarazi duenez, gero eta ahulago dago osasunez; etengabeak dira okadak, goragalea eta ondoeza. Dena den, borrokan jarraituko duela aldarrikatu du; "nire semeagatik, nigatik, gugatik".

Oñatiarrak ia hamarkada bat darama "heriotz zibil" egoeran. Salatu du, "nortasunik gabe, gizaki edo norbanako guztiei dagozkien eta bortxaezinak diren oinarrizko hainbat eskubide mugatu edo bortxatzen" dizkiotela.

Ikasleon Eskubideen Defentsarako Bulegoa jarri du martxan UIBk
Bulegora jo dezakete, besteak beste, irakasgaien ordutegiak, material falta edota eman ez diren eskolak direla-eta arazoak dituzten ikasleek. "Klase batasunean oinarritutako antolakuntza eta borroka dira unibertsitatean baldintza hobeak lortzeko bide bakarra", nabarmendu dute UIBko kideek.