AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

36 hilabeteko zigorrak eskatzen dituzte bi lagunentzat, Bilboko kuartel militarra "eraisteagatik"

KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristako bi kide ari dira epaitzen, 2021ean kuartel batean egindako ekintza baten harira. Fiskaltzak 36 hilabeteko kartzela-zigorrak eta 9.000 euroko isunak eskatzen ditu haientzat, kalteak eragitea leporatuta.

2021eko abenduaren 18an, ekintza bat egin zuten KEM-MOC Bilboko (Bizkaia) Talde Antimilitaristako bi kidek Juan de Garay kaleko kuartel militarrean, #Botakuartela izeneko kanpainaren barruan. Bilboko gobernu militarra "eraitsi" zuten sinbolikoki, 2023. urterako Espainiako Estatuan aurreikusitako gastu militarraren igoera salatzeko. Zehazki, Bilboko kuartela desegitea "proposatu" nahi izan zuen KEM-MOCek, 6.500 m2-ko azpiegitura hori, jardun militarrera bideratu ordez, "hiriko pertsonen bizi-baldintzak hobetuko dituen erabilerara bideratzea" aldarrikatzeko.

Ekintza hori dela-eta, Talde Antimilitaristako bi kide auzipetu zituzten, eta gaur goizean hasi da haien kontrako epaiketa Bilboko Zigor Arloko 5. zenbakidun epaitegian. Jakinarazi dutenez, zigor-eskaerak mantendu ditu fiskaltzak: 36 hilabeteko espetxe-zigorrak eta 9.000 euroko isunak eskatzen ditu bientzat, kuartelean kalteak eragitea egotzita. "Gerrak eta Armadak eragiten dituztenak dira benetako kalteak", adierazi dute haiek.

Gernikako Zentro Sozialista hustu nahi du Kutxabankek
Iazko udaberrian birjabetu zuten hamar urtez zarratuta egon zen espazio bat Gernikan. Salaketa bat aurkeztu du Kutxabankek, eta Gernikako Udalaren "jarrera konplizea" salatu du Busturialdeko Kontseilu Sozialistak. Protesta bat egin dute Kutxabanken Gernikako sukurtsalaren aurrean, eta pertsona bat identifikatu dute polizia-indarrek.