AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

4.100 langile kaleratuko ditu Siemens Gamesak

Zamudioko, Sarrigurengo eta Madrilgo bulegoetan 430 behargin kanporatuko ditu enpresak. Gaur egun, 3.300 pertsona aritzen dira horietan.

Siemens Gamesa enpresak kaleratze masibo bat egingo du mundu mailan. Denera 4.100 langile bidaliko ditu kalera, horietatik 430 Espainiako Estatuko zenbait bulegotan. Itxura denez, Zamudioko (Bizkaia), Sarrigurengo (Nafarroa) eta Madrilgo bulegoetan izango dira kaleratzeak, eta estatuko plantillaren %8,6 kanporatuko du mugimendu horren bidez.

Hiru bulego horietan, 3.300 pertsona inguruk jarduten dute gaur egun. Estatu osoan, 5.000 langile inguru dira; aipatutako hiru bulegoak eta bederatzi fabrika ditu enpresak. Hego Euskal Herrian, zehazki, 3.000 langile inguru aritzen dira soldatapean Siemens Gamesan. Zamudioko eta Sarrigurengo lantegiez gain, Mungian (Bizkaia), Asteasun (Gipuzkoa) eta Arazurin (Nafarroa) ditu lantokiak enpresak.

Joan den asteartean bildu zen enpresako zuzendaritza Europako ordezkaritza sindikalekin, tartean, Espainiako Estatuan. Kaleratutako langileak "hazkundeari" lotutako arloetan birkokatzen saiatuko omen da enpresa, eta lanpostu berriak ere sortuko omen ditu eremu batzuetan; hala nola, itsasoko energia eolikoari lotuta.

Bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek, Nafarroan
60 urteko bikotekideak eraso dio emakume bati Iruñeko Sanduzelai auzoan. Tuteran ere emakume bat kolpatu du bere senarrak.