AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

45 langile hil dira Arcelor Mittalek Kazakhstanen daukan meatze batean

Metano leherketa bat dela-eta, ostiral gauean sute handi bat izan zen ikatz meatzean, eta gutxienez 45 beharginek galdu zuten bizia. Arcelor Mittalek bederatzi lantoki ditu Hego Euskal Herrian.

Arcelor Mittal enpresak Kazakhstango Karaganda eskualdean daukan ikatz hobi batean, lan-istripu izugarri bat izan da joan den asteburuan: ostiraletik larunbaterako gauean, metano leherketa bat izan zen Kostenko meatzean, eta sute handi bat piztu zen ondorioz. Une horretan, 252 langile ari ziren bertan lanean.

Gutxienez 45 beharginek galdu zuten bizia, eta haien gorpuak aurkitu zituzten larrialdi-zerbitzuetako langileek. 208 meatzari erreskatatu zituzten (hamazazpi ospitaleratu behar izan zituzten).

Arcelor Mittallek bederatzi lantegi ditu Hego Euskal Herrian: Bergaran (Gipuzkoa), Berriobeitin (Nafarroa), Etxebarrin (Bizkaia), Legasan (Nafarroa), Legution (Araba), Lesakan (Nafarroa), Olaberrian (Gipuzkoa), Sestaon (Bizkaia) eta Zumarragan (Gipuzkoa). 2006an sortu zen enpresa, Arcelor eta Mittal Steel batu zirenean; Lakshmi N. Mittal enpresaburu indiarra da zuzendari nagusia.

Kanarietara iritsi nahian ari ziren 20 lagunek galdu dute bizia itsasoan
Ia 250 pertsona zihoazen ontzian, eta 20 pertsona hil dira Gambiatik Kanarietara heltzeko bidean; itsasora bota behar izan dituzte gorpu gehienak.