AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

51 pertsona desagertu dira Atlantikoan, Kanarietara heltzeko saiakeran

Duela bederatzi egun irten zen ontzi bat Senegaldik, eta Hierrotik gertu hondoratu zen orain dela bi egun. Bederatzi pertsona baino ez dituzte bizirik aurkitu.

Atlantikoan desagerturik daude gutxienez 51 pertsona, irauli egin baita migratzen saiatzeko erabiltzen ari ziren ontzia. Hierrotik (Tenerife) gertu hondoratu da kaiukoa, irlatik 110 kilometro ingurura. Bederatzi lagunek baino ez dute biziraun, duela bederatzi egun, Senegalgo kostaldetik 60 pertsona irten ziren arren.

Atzo goizean ikusi zuen erdi hondoratutako kaiukoa petrolio-ontzi batek. Abisua eman zuen eta, Itsas Salbamendua bertaratu zenean, bederatzi pertsona zeuden iraulitako ontziaren inguruan; ahal zuten bezala, horri helduta. Ontzian zihoazen gainerako 51 lagunak desagerturik zeuden.

Biziraun duten pertsonek azaldu dutenez, bi egun zeramatzaten modu horretan. Senegalgo M'Bourretik atera zen ontzia, eta Kanarietara heltzea zen helburua. Zazpigarren egunean, baina, irauli egin zen kaiukoa.

Bihar, 13:00etan hasiko da EHKSk Bilbon deitu duen manifestazioa
Jesusen Bihotzetik ekingo diote Maiatzaren Leheneko mobilizazioari, instituzioetako fartsatik kanpo, langile boterea eraikitzera deitzeko.